EUSKAL SOINUA, TXALAPARTA

txalapartaEsan daiteke kultur bakoitzak bere soinua duela. Euskal Herrian baditugu musika instrumentu dexente eta bitxiak: txistua, alboka, trikitixa, baina seguraski, nortasun handiena  eta erakargarritasun itzela duena txalaparta da.

Instrumentu honen inguruan gauza asko esan dira: baserrien arteko komunikaziorako erabiltzen zela, abisuak emateko,… Horretaz ez daiteke ezer frogatu eta gainera honetaz Artze anaiek ikerkuntza lana egin ondoren txalaparta sagardoaren lanari eta festari lotuta dagoela agerian utzi zuten. Sagarran txikitzean eta dolareak egiten dituen doinuekin langilea jolasten hasten da. Azken urteotan dokumentatuta dagoena da txalapartak sagardoaren inguruko lanen amaiera eta festaren hasiera iragartzen duela. Txalaparta, sagardoa eta festa, hirukote tipikoa. Esaten dute, txalaparta jotzen zuenean bost kilometrotik jendea festara joaten zela. Bost kilometro da txalapartaren soinua heltzen dela.

                                       notas musicales

Non kokatzen da txalapartaren jatorria? Beti baserrien munduan eta batez ere Donostialdean: Hernani, Astigarraga, Usurbil, Lasarte, Amara. Errazun, Elizondoren ondoan, lagun batek  esan zuen txikitan zurabe  gainean txalapartaren soinu antzekoa jotzen entzun zuela  eta soinuari  “kirikoketa o txirikoketa” deitu zion. Hau Jesus Arcek kontatzen du.

Instrumentu antzekoak beste latitudeetan ere aurkitzen dira: “Erritmo makilak” Zelanda Berrian, Australian, Suitzan eta beti instrumentu hauek lanari lotuta daude. Borneon, Celebre eta Malaia uharteaetan erritmo makila hauek ere jotzen dira. Kaina hutsik dira eta lurzorua kolpatzeak soinu berezia sortzen du.

Curt Sachs-ek  “Instrumentuen historia unibertsal” liburuan “ostikoz jotzaileak” aipatzen ditu. Bere aldetik Henry B.Guppy bidaiari ingelesak, lurran aitzurtutako zuloaren gainean, enborraren azalaz estalita, emakumeek jotzen ikusi zituen  Salomon uharteetan.

Forma antzekoak, ezberdinak; soinu parekoak; helburua erritmoa eta musika sortzea aisialdia laguntzeko. Benetan gizakiok hemengoak eta hangoak ez g ara hain desberdinak, denok desio eta asmo antzekoak ditugu: lan ostean, deskantsua eta dibertimentua. Horrela izan dadin!

 

Seguramente, gente venida de visita al País Vasco, han tenido oportunidad de oir la txalaparta y de maravillarse con las tonalidades y bellos sonidos que se pueden extraer de los tablones con las makilas.  Habrán oido que era un antiquísimo modo de comunicarse entre los caserios. No lo crean mucho, no hay nada probado, pero en este país nos gustan las leyendas. Si está comprobado que en los lugares donde se rastrea su origen: comarca de San Sebastián, Hernani, Astigarraga, Usurbil,… se encuentra relacionado con la producción de la sidra y la fiesta que sucede al fin de los trabajos de elaboración de la misma. ¿Han oido alguna vez el sonido del lagar? ¿el ruido de las tablas al golpear para trocear la manzana? ese es el sonido de la txalaparta.

Hoy, tras años de abandono, la txalaparta ha sido vigorosamente recuperada. Artistas de la talla de Kepa Junquera, entre otros, usan la txalaparta en bellas orquestaciones, sacándole todo lo de mágico que tiene y saben dar los hábiles txalapartaris.

 

Anuncios

Una respuesta a “EUSKAL SOINUA, TXALAPARTA

  1. any changes coming ?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s