SEPULVEDA GURE IKASGELETAN

DBHko 3. mailako ikasleak “Un viejo que leía novelas de amor” eleberria irakurtzen ari dira.

Liburu hau iaz ere irakurri zuten eta errepikatzen dugu liburu zoragarria delako eta ikasleei asko gustatzen zaielekao ere. Datorren abenduaren 10.ean Luis Sepulveda idazlea, gurekin izango da Mungiako Institutuan eta ikasleekin Tertulia literarioan parte hartuko du.LUIS_S~1

 Luis Sepúlveda, Ovallen, Chile, 1949.ean jaio zen, gaur egun Gijónen bizi da. Txikitan bere amona euskaldunarengandik eragin oso emankorra jaso zuen. Egunero kondairak, legendak eta beste kontakizunak kontatzen zizkion bere sormena ereiten, “era una inventora de cuentos maravillosa”.

Unibertsitateko urteetatik, ikasle-lider modukoa, politikoki oso konprometitua izan zen. Salvador Allenderen jagoleria pertsonalekoa izan zen.

Pinocheten estatu kolpe ostean kartzelatuta eta torturatuta izan zen. Nazioarteko Amnistiaren bitartez askatu zuten.  Herri ezberdinetan egonaldi txikiak pasa ostean, Ekuatorean ezarri zen bere lagunarekin Jorge Enrique Adoum.

 Antzerkian aritu ostean UNESCO-k babesten zuen espedizioan parte hartu zuen. Printzipioz espedizioa ohianean bizi ziren shuar indigena taldeengan kolonizazioak izandako eragina aztertzekoa zen, baina laster L. Sepulveda konturatu zen bere helburua bestelakoa zela, hau da, errealitatean lurraldean omen zegoen petroleoaren erreserbaz ikertzea zela. Berak bazekien hori frogatu ostean, hango indigeneen bizileku desagertuko zela eta haiek handik urrunduta. Mungiako ikasleei kontatu zien, momentu hartan erabaki bat hartu zuela, espedizioa saboteatu zuen eta ohianean geratu zen. Hasieran, bakarrik egon zen shuar indigenek behatzen zuten bitartean, baina handik gutxira haien artean onartu zuten: shuar1

“Es que yo tuve la tremenda suerte de poder convivir, durante siete meses, con los indios shuar en la Amazonia ecuatoriana. Fue una convivencia muy intensa que significó una completa transformación de mi concepción del mundo.”

L. Sepúlveda entrevistado por J.Rivalta y F.Cross

Nikaraguan borrokatzen zuen Simon Bolivar nazioarteko brigadari elkartu zen 1979.ean. Herri horretan iraultzak gainditu zuenean kazetari lana egin zuen. Urte bat beranduago Hamburgora joan zen eta reportero gisa lan egin zuen Amerikara eta Afrikara bidai asko egiten. “Greenpeace”-ekin 1982 eta 1987 bitartean lan egin zuen.

Bidaiari amorratua, bere kontaketak bidaietan izandako esperientziaz hornitzen dira. Genero guztiak landu egin dituen nazioartekoki errekonozitua den idazlea da. Bere eleberria “Un viejo que leía novelas de amor” hogei baino gehiago hizkuntzetara itzuli da.

Eleberriak hiltzen ari den mundu batetaz hitzen egiten digu. Bere protagonista, Antonio José Bolívar Proaño, Amazonansen ertzean,  txabola xume batean, bizi da. Bere bizitzaren amaieran eta oroipenetan murgilduta, Shuar indien artean exilioan bizi da naturaren beharrei erne eta errespetagarria izaten. Bitartean, gizon zuriak egiten dituen bazakeriaz ohartzen da garraztasunez. Ibaitik astero heltzen den untziak ekartzen dizkion eleberriak bere babesa dira eta gozamenez irakurtzen ditu.

Liburuak ohiana defendatzeko bere bizitza arriskuan jarri duten lagunez hitzegiten digu ere, horrela nobela hau Chico Mendes-en ohorean idatzita dago.

 Hau denaz eta hainbeste gauza gehiagori buruz Luis Sepulvedarekin hitz egiteko aukera bikaina izango dute gure ikasleek.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s