JON KORTAZAR, ZORIONAK!

Hemendik gure lankide maitia, Miren, zoriundu nahi dugu bere gizonari, Jon Kortazar,  atzo  emandako Lauaxetako sariagatik.

Jon Kortazar idazle, saiogile eta literatur kritikari ospetsua da eta  euskararen eta euskal kultuaren alde eginiko lan handia dela eta eman diote sari hau.

Jon Kortazar, diziplina anitzeko euskaldun intelektuala

Jon Kortazar Uriarte (Mundaka, 1955) diziplina askotan diharduen intelektuala da. Izan ere, UPV-EHUn Euskal Literaturako katedraduna izateaz gain, Santiago de Compostelako Unibertsitatean irakasle bisitari dabil. Gainera, artikuluak idatzi eta kolaboratzaile lanak egiten ditu komunikabideetan.

Jon Kortazarren lanen artean, hurrengoak nabarmendu ditzakegu:  XX. mendeko euskal literaturari buruzko lan askoren egilea da, besteak beste; Euskal Literatura XX. mendean (sei edizio, 1990-2003); Teoría y práctica poética de Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1986); Luma eta lurra (1997). La pluma y la tierra (1999); La narrativa vasca, hoy. Una mirada desde la postmodernidad (2003).  Beraren lana hizkuntza batzuetara itzuli da:, Alemana, Ingelesa, Katalana, Galegoa, eta Errusiera: egun, Historia de la Literatura Vasca liburuaren itzulpena egiten ari da.

Kolaboratzailea da EAEko prentsa idatziaren komunikabide batzuetan: Deia, El Correo Español, El País eta Babelia kultur gehigarrian.

Hizlari aritu da atzerriko unibertsitate askotan, eta eskolak eman ditu Ohiokoan (Amerikako Estatu Batuak), Tubinga, Kolonia, Berlin eta Kielekoan (Alemania), Oxfordekoan (Britainia Handia) eta La Platako Unibertsitate Nazionalean (Argentina).

Gaur egun, beste batzuen artean, lan talde batean dago “Gaurko Euskal Literaturaren Historia” edizioa prestatzen (obra horren hiru liburuki inprimatu dira), eta Euskal Liburutegia zuzentzen du. Euskal Liburutegia bildumak egungo idazleen eta klasikoen itzulpenak eskaintzen ditu, eta,dagoeneko, hogei liburuki argitaratu ditu.

Bere merituak ez dira hemen geratzen, Biblioteca Nacionaleko patronoa izan zen, eta Eusko Ikasluntzako lehendakariordearen kargua izan zuen (2005-2008). PEN Clube de Galicia izenekoak, 2008. urtean, Rosalía de Castro Saria eman zion egindako entsegu guztiengatik.

Bere lanak euskara eta euskal kulturaren alde ugariagoak dira eta zerrenda luze egin beharko genuke jasotako sariak esateko.

Hemendik bakarrik berriro Jon eta Miren zoriondu nahi ditugu 

Anuncios

Una respuesta a “JON KORTAZAR, ZORIONAK!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s