JON ARRETXE GURE IKASGELETAN

Gaur, IES Mungia BHI-n Jon Arretxe idazlea izan da gure ikasleekin bere “Zazpi Kolore” liburuaz hitz egiteko. Jonek ez ditu ikasleak aspertu teoria literarioaz edota bere liburuek egitean sortu dizkioten arazo teknikoak edo halako zerbait kontatzen, bere liburaren izena bezala, munduko koloreak  eta paisajeak erakutsi dizkiet baino. Paisajeak eta argazkiak bere bidaienak ziren, eta koloreen arabera zabaldu dira gure ikasleen begien aurrean: basamortua, Amazonia, Indiako eta Pakistaneko leku txiro eta beldurgarriak eta aldi berean jantzi koloredunez  jantzitako emakumeak agertzen ziren. Indiako santon, Txinako paisajea, oihaneko kaimanak,….mundua, bizitza bere kolor ezberdinekin. Jon Arretxek idatzitako historiatxo guztiak errealak dira eta bere bidaietan ezagututako pertsonai, gertaera eta eskarmentutik  atera ditu.

Heldu da ikasleen galdera- txanda eta hamaika galderak egin dizkiote: zenbat denbora erabili behar izan du liburura idazteko; bidaia nola egin duen; ea mundutik zehar bidaitzea merezi duen; zein munduko alderekin geratuko zen,  mundu azpigaratu ala garatuarekin; eta horrelako galdera dexente egin diote.

Jon Arretxek ikasleei azpimarratu nahi izan die bidaiatzea oso komenigarria dela eta bera ez zela geratuko munduko alde bakar batekin, bi alde beharreskoak direlako mundu hau ulertzeko eta hobeto balioesteko. Komendatu die ere bidaiatzean oso begi zabalik eraman eta edozein lekutara errespetu osoz joan; zerbait esan edo egin baino lehen ondo begiratu besteen sentsibilidadea ez min egiteko.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s