ZAKRINAREN GUTUNA

IES MUNGIA BHI-n “Gutun lehiaketa” egin dugu  Kulturartekotasunak eta Normakultzak antolatuta. Lehiaketaren gaia zen: inmigrante baten gutuna lehenengo munduko biztanleari zuzenduta.  Idazki guztiak onak edota oso onak izan dira. Gaien aldetik sentsibilidadea, dokumentazioa eta zuzentasuna dira gehien azpimarratu daitezkeen aldeak . Jarraian lehiaketaren irabazlearen idazkia jartzen dugu. DBH-ko 3. mailako mutil bat izan da (A.A.).

 Kaixo Ines: 

Dagoeneko badira zazpi bat urte zu UNICEF gobernuz kanpoko erakundearekin hemen  izan zinenetik. Orduko garai hartan,  zurekin harremanetan jartzeko esan zenidan beharrizan larriren baten aurrean aurkitzen banintzen baina momentu hartan, beharrezkoa ez zela esanda eskerrak eman nizkizun. Azken urte hauetan, ordea, gauzak nabarmen egin dute okerrera Malawi-ko nire herrixkan, Rumphi-n, eta baita nire familian ere. Horren guztiaren ondorioz, zuregana jotzea beste irtenbiderik ez dut ikusi. 

Asko eta asko dira urtero umezurtz gelditzen diren haurrak gurasoak IHESAK eraman dizkielako beste mundura edota desnutrizio larriak sufritzen dituztenak, elikagaien faltagatik.

Egoera honen aurrean, umezurztegiak ere leporaino beteta aurkitzen dira eta erizainak ez dira gai ahur guztiak zaintzeko. Hori gutxi balitz, sendagaien urritasunak ere ez du bat ere laguntzen eta diru apur bat aurreztuta duten familiek baino ezin dituzte lortu, ez da nire kasua ordea. 

Zu Euskal Herrira itzuli eta hilabete batzuetara ezkondu nintzen Mabularekin, ni baino 8 urte zaharragoa zen bera eta eztei egun zoragarria izan genuen. Zoriontsu bizi izan naiz berarekin pasatu ditudan urte guzti hauetan nire adineko beste emakume asko ez bezala. Orain ordea, berak utzitako hiru alaba eder eta semetxoa baino ez zaizkit geratzen, duela hilabete batzuk malariak jota betirako utzi baikintuen. Oraindik ez dut bere heriotza guztiz gainditzea lortu eta sarritan, batez ere gau izartsuetan, etxolatik irteten nahiz umeek negarrez ikus ez nazaten.

Hala ere badakit bizitzak aurrera jarraitzen duela etenik gabe eta gauza bat argi daukat: edozer egiteko prest nago  dudan altxorrik preziatuena, nire lau seme-alabak, aurrera ateratzeko. 

Ebyne, Da wan, Jaali eta Gakuru deitzen dira. Zaharrenak, Ebynek, 7 urte ditu, Da wan eta Jaali 5 urteko bikiak dira  eta Gakuru seme txikiak 2 urte besterik ez ditu oraindik. Ebyne hiru urtean ibili zen eskolara eta idazten eta irakurtzen ikasi zuen. Bikiak jaio zirenean, ordea, bertan bera utzi zituen ikasketak etxeko lanak egiteko eta ahizpa txiki biak zaintzeko  laguntza behar bainuen. Ordutik hona, asko lagundu dit eta berak ere asko ikasi du denbora gutxian, oso neska bizkorra da. Etxean behi bakarra dugu eta goizero jaisten du Ebynek kontu handiz, gero, ahuntzei jaten ematera joaten da.

Astelehenetan seme txikia ahizpa nagusiaren kontrolpean utzi eta merkatura joaten naiz astea pasatzeko barazki batzuk erostera. Ez zait bat ere gustatzen umeak etxean bakarrik ustea lapurretak eta bahiketak ohiko bihurtu direlako aspaldi honetan baina ez dut beste erremediorik. 

Da wan eta Jaali astean birritan joaten ziren eskolara beren aitak oinarrizko hezkuntza jaso zezaten nahi baitzuen. Baina etxeko egoera ekonomikoa egunetik egunera okertzen hasi zen senarra hil zitzaidanean eta azkenean bertan behera utzi behar izan zituzten klaseak. Gakuru, oraindik ez da familiako egoera larriaz ohartzen baina sarritan egiten du negar, gose delako ziurrenik. Egunean jatordu bakar bat baino ez dugu egiten gehiagotarako heltzen ez zaigulako eta nik gero eta  sarriago egiten dut barau umeentzat gehiago sobratu dadin.

Momentu honetan nire erronka nagusia familia aurrera ateratzeko janaria eskuratzea da baina produktuak gero eta garestiago daude. 

Bestalde, gutxieneko higienea izatea ere ia ezinezkoa zaigu ozta-ozta lortzen baitugu edateko ura eta sarritan ur zikina edatea beste erremediorik ez dugu izaten Mabulak egindako putzua guztiz lehortu baita. 

Egoera jasangaitz hau ikusita, eta amore eman nahi ez dudanez, umeak hilabete batzuetan ahizparekin utzi eta zure jaioterrira,  Euskal Herrira, denboraldi baterako joateko erabakia hartu dut.. Zaila egin zait erabakia hartzea ahizpak beste 2 seme baititu eta bera ere gorriak ikusten hari baita baina, hala ere, bidaia egitera animatu nau umeak berak zainduko dituela esanda. 

Arazo bat dut ordea, ez dut inolako dokumentazio ezta paperik ere eta beraz ez didate utziko kontinentetik irteten. Horregatik, Ines, zure laguntza behar dut paperak ahalik eta arinen egin, hor lanen bat aurkitu eta dirua familiari bidali ahal izateko. Prest nago nire aldetik zuk eskatzen didazun guztia egiteko eta lanari dagokionez ez dut inolako arazorik, berdin zait  zaharrak zaintzen, etxeak garbitzen edota portuan arrantza sareak josten aritu behar banaiz ere. Hala ere, badakit nire azalaren koloreak ez duela askorik lagunduko, afrikarrok, herrialde garatuetan, diskriminatuak izaten baikara baina ezina ekinez egiten da. 

Oso bihotz oneko pertsona zara, besteengatik edozer egingo zenukeenetarikoa, hemen pasatu zenituen hilabeteetan hala erakutsi baitzenidan. Ulertzen dut erraza ez izatea eskatu dizudana baina esperantza osoa dut zugan, badakit lor dezakezula. 

Mila esker bihotz bihotzez Ines eta egunen baten gugatik egin duzun guztia behar den moduan ordaindu ahalko dizudalakoan agurtzen zaitut.  

Zure erantzunaren zain, besarkada handi bat, 

                                                                                               Zakrina

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s